Eusko Jaurlaritzaren kultur sormena bultzatzeko laguntzei dagokienean, zinemarako gidoientzako 2016ko deialdia zabaldu zuten atzo, uztailak 21. Proposamenak helarazteko epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik. Orotara 141.400 euro banatuko dituzte 11 laguntzatan.

Zinemarako-gidoiak-Laguntzak-Zinea.eus

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antzerki-testuak, zinemarako gidoiak eta musika-konposizioak sortzeko laguntzak ematen ditu urtero. Hala, zinemarako gidoiei dagokien deialdi zehatza zabaldu berri du, eta bi hilabeteko epea eman die sortzaileei euren proiektuak helarazteko.

141.400 euro banatuko dituzte guztira, 11 laguntzatan: zortzi laguntza 30 urtetik gorako sortzaileentzat edo 30 urtetik beherakoa izan arren, areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari moduan azaldu diren lagunentzat izango dira. 13.700 euro jasoko dituzte. Proiektuen erdiak euskarazkoak izan behar dira, eta beste erdiak gaztelaniazkoak.

Gainerako hiru laguntzak zinema-areto komertzialetan lanik estreinatu ez duten 30 urtez azpiko sortzaileentzat izango dira. Kasu honetan, 10.600 euro jasoko dituzte, eta laguntzetako bat behintzat euskarazko proposamen batek jasoko du, eta beste bat gutxienez gaztelaniazko batek.

Esan bezala, deialdia irailaren 9an itxiko dute. Proposamenekin batera, ondorengo agiriak bidali beharko dira.