Ingurumen Gaietarako Ikastegiak sustatuta, Bartzelonako Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian egondako bederatzi dokumental, orain Gasteizen ikusteko aukera izango da. Emanaldiak Albadeko gizarte etxean egingo dira bihartik abenduaren 21a bitartean.

Ziklo honen gai nagusia, ingurumenak eta gizakiak natur, kultur eta gizarte inguruarekin duen harremana da. Bartzelonako FICMAn aurten 145 film baino gehiago ikusteko aukera eskaini dute, eta Gasteizera helduko direnek planetaren egoera zein den eta ingurumen globalari buruzko azken lanak ezagutzen lagunduko dute.

Egitaraua:

  • Azaroak 22: Polyfaces (Lisa Heenan, Isabella Doherty, 2015, Australia)

https://vimeo.com/125404979

  • Azaroak 23: Decrecimiento (Luis eta Manuel Picazo Casariego, 2015, Espainia)
  • Azaroak 29:

-56 (Marcos Huertas, 2016, Espainia, Norvegia, Madagaskar)

https://vimeo.com/141356468

  • Abenduak 13:

Crudo paraíso (Blanca Ordoñez, 2016, Espainia)

-Reuse (Alex Eaves, 2015, Estatu Batuak)

  • Abenduak 14:

-Voces de Latinoamerica (Ignacio Hernan Robayna, 2015, Argentina)

-The Age of Man (Dimitri Grimblat, 2015, Frantzia)

  • Abenduak 21: A Simpler Way (Jordan Osmond, 2015, Australia)