Donostiako Kresala zineklubak ikus-entzunezkoen munduan hasiberriak direnei bultzadatxo bat eman nahi die. Hori dela eta, aurten ere film laburren hautaketa egiteko epea ireki dute.

kresala-zinekluba-2017-zinea-eusKresala kultura zinematografikoa zabaltzea helburutzat duen Donostiako elkarte bat da. 1972az geroztik filmak eskaintzen dituzte jatorrizko bertsioan. Emanaldiak Truebako zine aretoetan egiten dituzte, astelehenero, arratsaldeko 19:30ean.

Gipuzkoarra bazara eta zure film laburra pantaila handian ikusi nahi baduzu, bidali helbide honetara: kresalazinekluba.paul@gmail.com. Bidalitako lanen artean hautaketa egin ondoren, 2017ko programazioan sartuko dituzte laburrak. Ez galdu aukera polit hau eta animatu!