Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 59. ediziora lanak aurkezteko tartea zabalik da uztailaren 15era arte. Jaialdia azaroaren 10etik 17ra luzatuko da.

Zinebi-59-Zinea

Animaziozko lanak, fikziozkoak zein dokumentalak, 35 minutu baino laburragoak, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak. Horiexek Zinebi jaialdira aurkez daitezkeen lanek bete beharreko baldintzak. Izena emateko, FestHome atariaren bidez egin beharko da bidalketa uztailaren 15a baino lehen, eta lanarekin batera, izen-emate formularioa eta ekoizleek egoki deritzoten informazio osagarria erantsi beharko dira.

Jaialdiaren 59. edizioa azaroaren 10etik 17ra egingo dute.