Eskerrik asko III. Kritika Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

Iragan ostiralean itxi genuen III. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea, eta orotara hamabost kritika jaso ditugu. Mila esker guztioi, benetan! Lan ederra egin duzue, eta oso pozik gaude urtez urte ematen diguzuen erantzunarekin.

Gaurtik aurrera, beraz, gure epaimahaikideak jarriko ditugu lanean, eta hil amaieran jakinaraziko dugu 2017ko ekainetik hasita 2018ko maiatz amaierara arte zein ariko den gurekin kolaboratzen.

Aurreko bi edizioetan Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari ohia, Juan G. Andrés kultur kazetaria eta Oihana Maritorena aktorea izan dira epaimahaikideak. Hirugarren edizio honetarako, ordea, beste hiru lagun lotu ditugu:

Josemi-Beltran-Zinea

  • Ane Muñoz Mitxelena (Hondarribia, 1967). Kazetaria, zinema zuzendaria eta scripta. Euskal Herrian ekoitzitako film gehienetan script lanak egin ditu azken hamarkadan, hala nola, 80 egunean (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2010), Urte Berri On, Amona! (Telmo Esnal, 2011), Lasa Eta Zabala (Pablo Malo, 2014), Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014) eta Amama (Asier Altuna, 2015), eta berak zuzendutako filmen artean dira El Salto de Beamon (2004) eta Basurdea (2007). Berria egunkarian eta Euskadi Irratian, besteak beste, kolaboratu du.

Ane-Munoz-Zinea

  • Iñaki Lazkano (Donostia, 1971). EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaritza ibilbide luzea du, eta bere ikergaiak euskal zinema, Krzysztof Kieślowskiren zinema eta kazetaritzarekin lotutako edukiak dira. 2014an Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco lana kaleratu zuen Ainhoa Fernandez de Arroyabe eta Nekane Zubiaurrekin batera.
Argazkia: Irutxuloko Hitza

Argazkia: Irutxuloko Hitza

Zorte on guztioi!