Zineuskadik filmen bikoizketa zerbitzua esleitzeko deialdia zabaldu du

Zineuskadi elkarteak, Zinema Euskaraz programaren bidez, urtean dozena bat film euskarara bikoiztu eta zinema aretoetan estreinatzen ditu. Bada, urtebetez filmen bikoizketa eta kontrol teknikoa egiteaz arduratuko den enpresa kontratatzeko lehiaketa zabaldu dute, eta eskaerak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Zineuskadi-Bikoizketa-Zerbitzua-Zinea

Film luzeen, animazioen eta dokumentalen bikoizketa eta azpititulu zerbitzuak kontratatzea du helburu Zineuskadi elkarteak zabaldutako deialdi berriak. Zerbitzua, gehienez, hiru onuradunei esleituko zaie, eta euskaraz egingo da, gidoiak gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez jaso ostean.

Lehiaketara aurkeztu nahi duten enpresek aurretik aretoetan eskaini diren 10 filmen euskarazko bikoizketa egin izana akreditatu beharko dute, eta horrekin batera, proposamen teknikoa, proposamen ekonomikoa eta hobekuntzak aurkeztu beharko dituzte.

Agiri guztien zerrenda eta balorazio irizpideak argitaratu dituzte, eta eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 31 izango da.