II. Nazioarteko Zinema Mintegia aurkeztu du Tabakalerak

tabak mintegia

Nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkeztu du Donostiako Tabakalera zentroak uztailaren 6-9 egunen bitartean ospatzeko. Aurreko edizioan bezala, Tabakalera bertako udako erakusketa izango dute oinarri jardunaldiek. Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesaren obrari eskainiko zaio aurten erakusketa hori, eta, bertatik abiatuz, lau egun izango dira pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak,  eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko.

Pierre Zaoui filosofoak Baudelairen praktikari buruz eginiko gogoeta batek izendatuko du mintegia, eta abiapuntu izango da saioek proposatzen duten ikerketarako: “Zer egin dezake irudi batek”, irudia eta narrativa politiko eta historikoen sorkuntzaren arteko erlazio konplexua. Aily Nash komisarioa gonbidatu dute, pelikula, zinemagile eta artista garaikideen bitartez ibilbidea gidatu dezan, eta ondorengo gonbidatuen obra eta praktikak aurkeztuko dituzte: Eric Baudelaire, Naeem Mohaiemen, Belit Sag, María Palacios Cruz, Susana de Sousa Dias eta Akram Zaatari.

Izen ematea hemen.