52 lan aurkeztu dituzte 20. Kimuak deialdira

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bidez eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatuta, antolatzen duen Kimuak egitasmoaren edizio berrira 52 lan aurkeztu dituzte. Hogehigarrenez, Euskal Autonomia Erkidegoan zuzendu ala ekoiztu diren film laburren sustapena eta banaketa ditu helburu ekimenak, eta ekainaren 12an jakinaraziko dute aurtengo katalogoa osatuko duten lanen zerrenda.

Kimuak-20-urte-Zinea

Edurne Ormazabal EiTBko Arlo Komertzialeko zuzendaria, José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Tim Redford Clermont-Ferrand Nazioarteko Film Laburren Jaialdiko koordinatzailea, Amaia Revuelta Donostia Kulturako zine unitateko teknikaria, eta Millán Vázquez-Ortiz Agencia Freakeko zuzendaria izango dira aurtengo hautespen batzordeko kideak.

Datorren ekainaren 12an bilduko dira, eta bileraren ostean jakinaraziko dute Kimuak 2017 katalogoko film laburren zerrenda.

Aurtengoa 20. deialdia izan da, eta orotara 52 lan aurkeztu dituzte euskal sortzaileek zein EAEn egoitza duten ekoizpen etxeek. Astebete barru jakingo dugu behin betiko izenburuen zerrenda.