‘Aterabidetik’ dokumentala eskaintzeko bira egingo dute

Dispertsio politikak gernikarrengan eragiten dituen errealitateak islatu nahi ditu Sare Gernika-Lumok ekoitzitako Aterabidetik dokumentalak, eta lana eskaintzeko bira egingo dute datozen asteetan. Besteak beste, Gernika, Donostia eta Ondarroan izango da ikusgai.

Sare Gernika-Lumo herritarren sareak euskal presoen senide eta lagunen testigantzak biltzen dituen dokumental laburra osatu, eta otsailaren 10ean aurkeztu zuen. Jon Rementeriak eta Ibon Meñikak gidatu dute lana, eta 25 gernikarrek baino gehiagok hartu dute parte, dispertsio politikak egunerokoan eragiten dituen errealitate ezerdinak islatzeko.

Bada, datozen asteetan Euskal Herriko hiri eta herrietan aurkeztu dute dokumentala. Ondorengoa da egutegia:

  • Ekainak 16, ostirala, Foruko Haitz Biribil txokoan, 19:30ean.
  • Ekainak 17, larunbata, Donostian, 31 de Agosto kaleko Doctor Camino liburutegian, 17:00etan. Sarek deitutako mobilizazio nazionalaren baitan egingo dute emanaldia.
  • Ekainak 22, osteguna, Gernikoko Astran, 20:00etan.
  • Ekainak 30, ostirala, Busturiko Altamirako kultur etxean, 19:00etan.
  • Uztailak 27, osteguna, Bakioko udako aire libreko zineman, 22:00etan.
  • Urriak 8, igandea, Ondarroako Marabilli festibalean, 18:30ean.

Aterabidetik-Gernika-Kartela-Zinea-01