Film luzeen garapenerako aholkularitza saioak antolatu dituzte Europa Creativak eta Zineuskadik

Nazioarteko bokazioa duten eta garapen bidean dauden proiektuentzako aholkularitza saioak egingo dituzte irailaren 5etik 7ra Donostian, Europa Creativa Desk Media eta Zineuskadi elkartearen ekimenez. Deialdian parte hartu nahi duten ekoizpen etxe eta sortzaileek ekainaren 20ra arteko epea duten dokumentazioa aurkezteko.

Europa-Creativa-Aholkularitza-Saioak-Zinea

Proiektuak nazioartekotzen, bazkideak bilatzen eta nazioarteko finanatzaketa osatzen laguntzeko saio pertsonalizatuak izango dira, eta orotara sei egitasmok izango dute profesionalen feedback hori jasotzeko aukera. Saioak Tabakaleran egingo dituzte, Zineuskadiren egoitzan, irailaren 5etik 7ra.

Interesa duten egitasmoek proiektuaren sinposia, aurrekontua, finantziazio plana, finantziazio egoera, talde teknikoaren eta artistikoaren proposamena, ekoizlearen oharrak eta enpresaren zein ekoizlearen curriculumak bidali beharko dituzte ekainaren 20a baino lehen info@europacreativaeuskadi.eu helbidera. Informazio gehiago behar izanez gero, Zineuskadiren zein Europa Creativa Desk Mediaren atarietara jo dezakezue.