Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda, Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian

Emakumezkoek egindako zinemaren ikusgarritasuna sustatzea du helburu Bartzelonan 1993az geroztik egiten duten Mostra Internacional de Films de Dones jaialdiak. 25. edizioa gaur bertan, ekainak 6, abiatuko dute, eta igandera arte luzatuko da. Besteak beste, Mirentxu Loyartereren eta Iratxe Fresnedaren lanak eskainiko dituzte.

Mirentxu-Loyarte-Iratxe-Fresneda-Zinea

Mirentxu Loyarte zinegile nafarrari eskainitako saioa egingo dute ekainaren 7an, asteazkena, 21:30ean Kataluniako Filmotekan. Emanaldian Loyarteren Irrintzi hamabi minutuko dokumental laburra, Ikuska 12 Euskal Emakumeak dokumentala, eta Iratxe Fresnedak iazko Donostia Zinemaldian Loyarteren figuraren eta lanaren inguruan aurkeztu zuen Irrintziaren oihartzunak dokumentala eskainiko dituzte, bata bestearen ostean.

Gainera, Loyarte eta Fresneda emanaldian bertan izango dira. Inguruan zabiltzatenontzat, aukera ezin hobea! Horrez gain, segidan kontsulta dezakezue egitarau osoa.