Etxeparek zinema eta literatura sortzaileak nazioarteratzeko 2017ko deialdia zabaldu du

Etxepare Euskal Institutuak zinema- eta literatura-arloko sortzaileek eta eragileek proiektuak nazioartekotzeko egiten dituzten irteerak finantzatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia zabaldu du. Aurten egindako gastuak soilik hartuko dituzte kontuan, eta eskaerak egin ahala banatuko dituzte laguntzak, aurrekontu osoa agortu arte.

Etxepare-laguntzak-Zinea.eus-Zinema-Literatura

Zinemaren alorreko eragileek, hala nola, zuzendariek, aktoreek, ekoizleek eta gidoilariek, haien proiektuak nazioarteko merkatuetan zabaltzeko edota sari-banaketa ekitaldietara joateko egiten dituzten bidaien gastuak estaltzen laguntzea du helburu Etxepare Euskal Institutuaren deialdiak, hala nola, ostatu eta dieta gastuak, ibilgailuen alokairua eta garraiobide ezberdinetan egindako bidaiak.

Eskaera egiteko epea zabalik da jada, eta eskabideen hurrenkeran banatuko dituzte laguntzak, aurrekontua erabat agortu arte. Horregatik, komeni da eskaera lehenbailehen helaraztea.