Zineuskadik hiru film euskaraz estreinatuko ditu udazkenean

Zineuskadi elkarteak uda igaro ostean, irailaren 22tik aurrera, zinemetara helduko diren nazioarteko filmetako hiru euskaraz estreinatuko dituela iragarri du. Urtea amaitu aurretik beste hainbat film ere bikoizteko asmoa dute, baina oraindik ez dute zeintzuk izango diren erabaki.

Zineuskadi-Hiru-Film-Udazkena-Zinea

Irailaren 22an Ninjago Lego pelikula euskaraz helduko da zinema aretoetara. Lego sagako hirugarren filma da, baina oraingoan, Batmanen ordez, sei ninja izango dira filmeko progatonistak. Charlie Bean eta Paul Fisher arduratu dira zuzendaritza lanaz, eta beren sorlekua, Ninjago uhartea, defendatu beharko duten sei gerlariren abentura kontatuko du.

Urriaren 12an, ostera, Hurrak eta Lapurrak filmaren bigarren atala estreinatuko dute, Diamond Filmsen eskutik. Kanada, Hego Korea eta AEBn artean ekoitzitako filma 2014an heldu zen zinemetara, eta arrakasta handia erdietsi zuen. Horregatik, bigarren atala osatzera ausartu da Peter Lepeniotis zinegilea. Oraingoan, baina, Surly eta adiskideek Oakton Cityko alkatea geldiarazi beharko dute, haien bizilekua jolas-parke bihurtu ez dezan.

Eta azaroaren 24an, azkenik, Warner ekoizpen etxearen Paddington 2 estreinatuko dute. Paddington hartzaren bigarren filma izango da, baita ere, Paul King zuzendari britainiarrarentzat.

Zineuskadiko arduradunek igarri dute urtea amaitu aurretik beste hainbat film ere euskaraz estreinatuko dituztela zinemetan, baina oraindik ez dituzte izenburuak hautatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude