Benito Ansola beka-deialdia luzatu dute

Benito Ansola beka-deialdira lanak aurkezteko epea joan zen apirilean zabaldu zuten, eta lehen unean, lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango zela zehaztu bazuten ere, epea hilabetez luzatzea erabaki du orain Euskaltzaleen Topaguneak, uztailaren 2ra arte. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du ikus-entzunezko proiektu bat aurrera eramateko.

Hemezortzi eta 36 urte arteko gazteei zuzendutako deialdia da Benito Ansola bekarena, eta euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko babesa ematea du helburu. Fikzioak, sorkuntzak, animaziozko lanak eta dokumentalak osatzeko proiektuak aurkez daitezke deialdira, eta Euskal Herrian bizi ala jaio diren gazteek soilik dute parte hartzeko aukera.

Lanak aurkezteko epea hilabete atzeratuko dute, uztailaren 2ra arte, eta interesatuek, proiektuaren azalpena, hiru orrialdeko storyboard edo gidoi grafikoa, aurrekontua eta ekoizpen plana helarazi beharko dute leire@topagunea.eus helbidera.

Deialdiaren oinarriak eta gainerako informazioa segidan topatuko dituzue.

Benito-Ansola-Sariak-Zinea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude