O corno (Jaione Camborda) | Estreinaldia Ipar Euskal Herrian

Drama | 70ko hamarkada | Landa bizitza

Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakiko du.

2024  | XXII. Premios Mestre Mateo Sariak: 7 sari (Film luze onena, zuzendaritza onena, gidoi onena, arte zuzendaritza onena, makillaje eta ile-apainketa onena, soinu onena eta jantziteria onena)

2023 | 71. Donostia Zinemaldia: Urrezko Maskorra film onenari

Ikusi Ander Makazaga kideak filmaz idatzitakoak, hemen.

 

Godzilla x Kong: The New Empire (Adam Wingard)

Ekintza | Fantasia | Zientzia fikzioa

Kong eta Godzilla munstroak elkarren aurka jarriko dituen abentura zinematografiko berria. Bi titan horien historietan murgilduko gara, beren jatorria eta misterioak ezagutuz.

 

Puan (María Alché eta Benjamín Naishtat)

Komedia | Drama

Marcelok bere bizitza irakaskuntzari eskaini dio Filosofia Fakultatean. Bere mentorea zen Caselli irakaslea ustekabean hiltzen denean, Marcelok uste du hutsik geratu den Katedraren jabegoa oinordetzan hartuko duela. Ez du imajinatzen Rafael Sujarchuk, kide karismatiko eta limurtzailea, Katedra hori bera eskuratzeko itzuliko denik Europako unibertsitateetan duen idulkitik. Marcelok hautagairik onena dela erakusteko egiten dituen ahalegin baldarrek duelu filosofiko dibertigarria eragingo dute, bere bizitza eta herrialdea kaos zurrunbiloan sartzen diren bitartean.

2024 | Zinema Oberoamerikarraren Platino Sariak: 5 hautagaitza

2023 | Donostia Zinemaldia: Gizonezko aktore onena (Marcelo Subioto) eta gidoi onena

2023 | Goya sariak: Pelikula ibeoramerikar onenaren kategorian hautagaia

2023 | Forqué sariak: Pelikula iberoamerikar onenaren kategorian hautagaia

 

La Bête (Bertrand Bonello)

Zientzia fikzioa | Drama | Distopia

Etorkizun hurbil batean, non adimen artifiziala nagusi den, emozioak mehatxu bilakatu dira. Askatzeko, Gabrielle gazteak bere ADNa garbitze erabakiko du iragaaneko bizitzetan murgilduko duen makina batean. Han, Louis aurkituko du, bere maitasun handia. Baina beldurrak jota dago hondamendia gerturatzen ari delako. Hiru garaitan girotutako istorioa da: 1910, 2014 eta 2044.

2023 | Veneziako Mostra: Sail Ofiziala

2023 | Sevillako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | SEMINCI – Valladolideko Zinema Jaialdia: Emakumezko aktore onena (Léa Seydoux)

 

Les choses simples (Eric Besnard)

Drama | Komedia

Vincent arrakasta duen enpresari famatua da. Egun batean auto istripua izango du mendiko errepide batean, eta bere bizi-erritmoa eten egingo da. Pierre mundu modernotik aldenduta bizi da naturagune batean, eta laguntza eskainiko dio Vincenti. Bi gizonen arteko topaketak beren sinesmenak moldatuko ditu. Baina galdera da: benetan bizi nahi duten bizitza ari dira eramaten?

 

Girl You Know It’s True (Simon Verhoeven)

Drama | Musika | 80ko hamarkada

Milli Vanilli, Rob Pilatus eta Fab Morvan bikote alemaniarrak osatutako taldea, 80ko hamarkada bukaeran eta 90eko hasieran fenomeno musikal entzutetsua bilakatu zen. Abesti herrikoi eta ezagunekin mundu osoko zerrenden buru izan ziren. Fabek eta Robek etorkizun oparoa zuten aurretik, ezkutatzen zuten egia jakitera eman zen arte: ez ziren haiek abestiak kantatzen zituztenak. Gerora etorri zena musikaren historiako eskandalurik handienetakoa bilakatu zen.

 

Shimmy: The First Monkey King (Dick Zondag eta Ralph Zondag)

Animazioa | Komedia | Haurrak | Animaliak

Shimmy bere botereak ezagutu berri dituen tximinoa da. Horiek kontrolatzen ikasi behar du orain.

 

Hate to Love: Nickelback (Leigh Brooks)

Dokumentala | Musika

Kanadako rock musika talde arrakastatsuenari buruzko dokumentala. Nickelback-en benetako historia kontatuko du, hasieretatik ‘How You Remind Me’ diskoarekin errekorrak hautsi zituzteneraino.