About Aritz Sorzabal

This author has not yet filled in any details.
So far Aritz Sorzabal has created 55 blog entries.

Kritika: ‘The Lost City of Z’

Zuzendaria: James Gray Urtea: 2016 Herrialdea: AEB XX. mendearen hasiera da. Percy Fawcett (Charlie Hunnam) britainiarra Amazonas oihanean murgilduko da erronka batekin: oihanaren bihotzean omen dagoen aintzineko herri bat topatzeko, inork aurkitu ez duena. Herri horren existentzia bera zalantzan jarriko dute Europan, kondaira huts baten parte delakoan, eta, horrexegatik, jendaurrean lotsagarri utziko dute Fawcett behin baino gehiagotan. Fantasia bat obsesio bihurtu duelakoan daude. Aurreiritziak aurreiritzi,

By |2019-05-17T12:16:45+02:0031 maiatza, 2017|

Kritika: ‘Get Out’

Zuzendaria: Jordan Peele Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Gazte beltz bat bere bikote zuriaren familia diruduna ezagutzera doa. Chrisek eta Rosek (Daniel Kaluuya eta Allison Williams) uste dute unea iritsi dela aita-amaginarrebak (Bradley Whitford eta Catherine Keener) ezagutzeko, eta asmo horrekin joango dira haien etxera asteburua igarotzeko. Hasiera hasieratik, Chris ez da eroso sentituko Roseren gurasoekin, eta, orduak igaro ahala, deserosotasuna areagotu egingo da. Låt den

By |2017-05-24T10:03:37+02:0024 maiatza, 2017|

Kritika: ‘The Bye Bye Man’

Zuzendaria: Stacy Title Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Hiru ikasle gazte etxe zahar batera joango dira bizitzera, unibertsitateko kanpusetik kanpo. Nahigabe, Bye Bye Man izeneko izakiari atea irekiko diote eta beste mundutik gurera etorriko da, asmo onik gabe. Hain zuzen ere, bere izena ahoskatzen duen orori oldartuko zaio. Hortaz, hiru ikasleek sekretupean gordeko dute izaki honen existentzia, heriotza odoltsuak saihesteko. Zinemak arazo bat du beldurrezko pelikulekin.

By |2017-05-17T09:50:07+02:0017 maiatza, 2017|

Kritika: ‘Plan de fuga’

Zuzendaria: Iñaki Dorronsoro Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Victor (Alain Fernandez) lapur profesional bat da, eta talde arriskutsu bateko kideek aukeratuko dute banku bat lapurtzen lagundu diezaien; bankuko ganbera akorazatua zulatzea izango da Victorren lana, hain justu. Gaizkileek ez dakitena da Polizia atzean dutela, lapurretan aditua den Packard tenientea buru (Luis Tosar). Beste iritzi bat idaztea gustatuko litzaidake, baina, film honen alde eginez gero, korporatibismo hutsa

By |2017-05-10T09:10:17+02:0010 maiatza, 2017|

Kritika: ‘Quo vado?’

Zuzendaria: Gennaro Nunziante Urtea: 2016 Herrialdea: Italia Checco Zalonek hamabost urte eman ditu funtzionario gisa, eta oso eroso dabil ehiza eta arrantzarako baimenak zigilatzen. Gurasoen etxean bizi da oraindik, eta ez du bere bikotearekin ezkontzeko inongo asmorik. Bere bizitza perfektua egun batetik bestera aldatuko zaio, ordea: Italiako administrazioak murrizketak egingo ditu, eta, ondorioz, bere lanpostua kolokan egongo da. Zalonek bere esku dagoen guztia egingo du

By |2017-05-03T12:02:54+02:003 maiatza, 2017|

Kritika: ‘Rosalie Blum’

Zuzendaria: Julien Rappeneau Urtea: 2015 Herrialdea: Frantzia Vicent Machoten (Kyan Khojandi) bizitzak ez du ezuste berezirik. Errutinan murgilduta bizi da. Hogeita hamar urte inguru ditu, eta bere egunerokoak ez du sekreturik. Ile-apaindegi bat du, lehengusuarekin geratu ohi da, bere katuarekin bizi da eta ama bizilagun gisa du. Egun batean, ordea, Rosalie Blumekin (Noémie Lvovsky) egingo du topo, eta bere bizitza goitik behera aldatuko da. Emakume

By |2017-04-26T09:49:05+02:0026 apirila, 2017|

Kritika: ‘Nieve negra’

Zuzendaria: Martín Hodara Urtea: 2017 Herrialdea: Argentina  Patagonian bizi da Salvador (Ricardo Darín), mendian, zibilizaziotik guztiz isolatuta. Marcos anaiaren (Leonardo Sbaraglia) bisita jasoko du, hamarkadak ikusi gabe egon eta gero. Aita hil berri da, eta Marcos Laura bikotekidearekin (Laia Costa) azalduko da familiari dagozkion lurrak sal ditzan konbentzitzeko. Salvador eta Marcosen arteko harremana, ordea, ez da onena, eta tentsioa nagusituko da iraganeko pasarte ilun baten

By |2017-04-21T16:31:26+02:0019 apirila, 2017|

Kritika: ‘Rara’

Zuzendaria: Pepa San Martin Urtea: 2016 Herrialdea: Txile Nerabezaroan dago Sara (Julia Lübbert), eta sentimendu ugari ditu, horietako asko, berriak. Aztoratuta dabil eskolan, etxean zein kalean, eta lasaitzeko orduan ez dio batere lagunduko gurasoek bere zaintza lortzeko daramaten borrokak. Izan ere, aita eta ama bananduta daude. Sara eta bere ahizpa amarekin eta honen bikotekidearekin bizi dira, hau ere emakumea. Aurreiritzien ondorioz, familia eredu homoparentalak ere

By |2017-04-20T15:29:59+02:0012 apirila, 2017|

Kritika: ‘El bar’

Zuzendaria: Alex de la Iglesia Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Madril, goizeko 9:00ak dira. Hiriguneko taberna batean hainbat pertsona daude gosaltzen, egunerokoari heldu aurretik. Horietako bezero bat tabernatik irtengo da, eta, ustekabean, tiro bat jasoko du buruan kalean dagoenean. Ikarak taberna hartuko du, bertan daudenek kalera ez irtetea erabakiko baitute, frankotiratzaile bat kanpoan omen dabilelako.  El bar pelikulak ez du inolako ezusterik ekarriko, eta ez naiz

By |2017-04-05T08:24:31+02:005 apirila, 2017|

Kritika: ‘A Cure for Wellness’

Zuzendaria: Gore Verbinski Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Lockhart gazteak (Dane DeHaan) Wall Streeten egiten du lan, eta bere enpresan gora egitea du helburu. Nagusiek bulegora deituko dute, eta lan bitxi bat enkargatuko diote: zuzendari exekutiboaren bila joateko eskatuko diote, berebiziko garrantzia duen tratu bat ixteko. Kontua da zuzendari exekutiboa Europan dagoela, Suitzako Alpeetako bainuetxe batean, bertatik itzultzeko inongo asmorik gabe. Bada, Lockhart bainuetxe horretara abiatuko

By |2017-03-29T10:14:30+02:0029 martxoa, 2017|
Go to Top