Albisteak

Kutsidazu 346. ‘OMAR’

Zuzendaria: Hany Abu-Assad Urtea: 2013 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Palestina Generoa: Drama | Thrillerra Omar gazte palestinarrak eskarmetu handia du okupatutako lurraldeko murrua zeharkatzen, Nadia ezkutuko maitea bisitatzeko maiz saihestu behar izaten baititu tropa inbasoreen balak. Baina egun batean erresistentzia ekintza baten ondoren harrapatzen dutenean, katuaren eta saguaren joko hilgarri bat hasiko du polizia militarrarekin. https://www.youtube.com/watch?v=Vve_uJhUz0Y

By |2023-10-20T13:17:02+02:0020 urria, 2023|

Emakume zinemagile argentinarrei eskainiako zikloa, Donostian

Elias Querejeta Zine Eskolak eta hiriko Kontadores Gazte Zentroak elkarlanean antolatuta, herrialdeko zinematografia garaikidera hurbilketa egingo dute azaroaren 10era bitartean. Saioak ostiraletan egingo dituzte, 19:30etik aurrera, azken honen egoitzan (Pasai San Pedro 13, Bidebieta). Sarrera doan da, edukiera bete arte.

By |2023-10-20T09:54:42+02:0020 urria, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 20

Bidasoa 2028 – 2023 (Fermin Muguruza) Dokumentala 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat

By |2023-10-19T11:54:31+02:0019 urria, 2023|
Go to Top