Deialdiak

Benito-Ansola-Sariak-Zinea

Benito Ansola beka-deialdia luzatu dute

Benito Ansola beka-deialdira lanak aurkezteko epea joan zen apirilean zabaldu zuten, eta lehen unean, lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango zela zehaztu bazuten ere, epea hilabetez luzatzea erabaki du orain Euskaltzaleen Topaguneak, uztailaren 2ra arte. Irabazleak 3.000 euroko saria…

Sopela-Kosta-Fest-Zinea-02

Sopela Kosta Fest jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Surfaren inguruan eraikitako jaialdia da Sopela Kosta Fest, eta laugarren edizioa irailaren 21etik 24ra egingo dute. Kirola, musika, ingurumena eta baita zinema ere, bilduko ditu ekimenak, eta bertan eskainiko dituzten film laburrak aukeratzeko deialdia zabaldu berri dute, irailaren 3ra arte….

Begibistan-2017-Zinea-Kartela-02

Begibistan 2017 jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Nerbioi eskualdeko film laburren jaialdia da Begibistan, lau urteko etenaldiaren ostean, iaz berriz ere martxan jarri zutena. Bada, 2017ko edizioa urriaren 4tik 8ra egingo duten arren, lanak aurkezteko epea zabaldu berri dutela iragarri dute antolatzaileek. 2016an eta 2017an egindako film…

tabak mintegia

II. Nazioarteko Zinema Mintegia aurkeztu du Tabakalerak

Nazioarteko zinema mintegiko bigarren edizioa aurkeztu du Donostiako Tabakalera zentroak uztailaren 6-9 egunen bitartean ospatzeko. Aurreko edizioan bezala, Tabakalera bertako udako erakusketa izango dute oinarri jardunaldiek. Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesaren obrari eskainiko zaio aurten erakusketa hori, eta, bertatik abiatuz, lau egun…

40-Euskal-Zine-Bilera

40. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute

Euskarazko zinema jaialdi entzutetsuenaren 40. edizioa urriaren 14tik 21era egingo dute Lekeition, eta lanak aurkezteko deialdia zabaldu berri dute, uztailaren 31ra arte. 30 minutu baino gutxiagoko iraupena duten euskal filmak aurkez daitezke, eta hautespen batzordeak 50 lan aukeratuko ditu (gehienez)…

Sunny-Side-of-the-Doc-Zinea

Euskal dokumentalak, Arroxelako Sunny Side of the Doc azokan

Ekainaren 19tik 22ra Arroxelan (Frantzia) egingo dute Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsuaren edizio berria. Etxepare Euskal Insititutuak eta Eiken Ikus-entzunezkoen Klusterrak stand bat jarriko dute bertara hurbiltzen diren euskal ekoizleentzat, baina joateko aukerarik ez dutenek ere beren lanak…

Zineuskadi-Bikoizketa-Zerbitzua-Zinea

Zineuskadik filmen bikoizketa zerbitzua esleitzeko deialdia zabaldu du

Zineuskadi elkarteak, Zinema Euskaraz programaren bidez, urtean dozena bat film euskarara bikoiztu eta zinema aretoetan estreinatzen ditu. Bada, urtebetez filmen bikoizketa eta kontrol teknikoa egiteaz arduratuko den enpresa kontratatzeko lehiaketa zabaldu dute, eta eskaerak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31 izango…

Tabakalera-Ikus-entzunezko-egonaldia-Zinea

Ikus-entzunezko proiektu bat garatzeko egonaldia eskainiko du Tabakalerak

Proiektu artistikoak, elkarlanean garatzeko proiektu artistikoak, ikerketa artistikoa eta komisariotza lantzeko egonaldiekin batera, ikus-entzunezko egitasmoak garatzen laguntzeko egonaldia ere eskainiko du Tabakalerak 2018an. Deialdia ekainaren 15era arte izango da zabalik. +10