Estreinaldiak

Estreinaldiak-Maudie-Slide

Estreinaldiak: Ekainak 23

Maudie Maud Lewis margolari kanadiarraren bizitza pantailaratzen du pasarte erreal batean oinarritutako film honek. Bereziki itogarria den familia-etxetik alde egitea erabakitzen duen unetik, Everett Lewis maitalea ezagutu eta bere bizitzak 180ºko aldaketa emango duen arte. Izan ere, Eskozia Berriko herri…

Cartas-da-gerra-Zinea-Estreinaldiak-02

Estreinaldiak: Ekainak 16

Cartas da guerra (Cartas de la guerra) Ivo Ferreira portugaldarraren opera prima iazko Berlingo jaialdian lehiatu zen, Sail Ofizialean, eta António Lobo Antunes idazle ezagunaren eleberrian du oinarria. 1971 eta 1973 urteen artean, Angola Portugalen menpeko kolonia zen garaian, bertara…

American-Pastoral-Estreinaldiak-Ekainak9-Zinea

Estreinaldiak: Ekainak 9

American Pastoral Ewan McGregor aktorea kameraren atzean jarri da Philip Rothen eleberri homonimoa pantaila handira egokitzeko: American Pastoral. Iazko Donostia Zinemaldian estreinatu zuen bere opera prima, Sail Ofizialean, eta McGregor bera eta Jennifer Connelly filmeko bigarren protagonista Gipuzkoako hiriburura etorri…

Nur-Estreinaldiak-Ekainak-2-Zinea

Estreinaldiak: Ekainak 2

Nur eta herensugearen tenplua Juanba Berasategiren azken filmak Txinako dragoien eta tenpluen mundura eramango gaitu, Toti Martinez de Lezeak sortutako Nur neskatilaren bidez. Izan ere, gaztea Txinara joango da gurasoekin, eta bertako lagun baten urtebetetze-festan zirraraz beteriko abentura biziko du,…

You-re-ugly-too-Estreinaldiak-Zinea

Estreinaldiak: Maiatzak 26

You’re Ugly Too (Entre los dos) Mark Noonan irlandarrak 2015eko Berlinale zinema jaialdian aurkeztu zuen familia giroko drama interesgarria asteburuan helduko da gure zinema aretoetara. Will da filmeko protagonista, senide baten heriotzagatik Stacey hiloba zaintzeko baldintzapeko askatasuna lortuko duen gizona….

Get-Out-Estreinaldiak-Zinea

Estreinaldiak: Maiatzak 19

Get Out (Déjame salir) Chris gazte afroamerikarra Rose neskalagun zuriaren gurasoak ezagutzera joango. Asteburua elkarrekin igarotzeko asmoa dute, eta Chris urduri joango da, aita-amaginarrebek ez dakitelako afroamerikarra denik. Harrera beroa egingo diote ordea, eta horrek are gehiago harrituko du Chris….

Rai-Estreinaldiak-Zinea

Estreinaldiak: Maiatzak 12

Rai (Paraíso) Andrei Konchalovsky zinegile errusiar ezagunaren zuri-beltzezko film berriak II. Mundu Gerra osteko Alemaniara eramango gaitu. Hala, Olga ezagutuko dugu, Frantziar Erresistentziako kide den aristokrata errusiarra. Atxilotu eta espetxera eramango dute bi haur judu etxean ezkutatzeagatik, eta kartzelan Jules…

Lost-City-Z-Estreinaldiak

Estreinaldiak: Maiatzak 5

The Lost City of Z James Gray zinegileak David Grannen eleberrian oinarritutako filma osatu du, gidoitik hasi eta zuzendaritza lanetaraino. Charlie Hunnam, Sienna Miller, Tom Holland eta Robert Pattinson aktore laudatuek hartu dute parte 1920ko hamarkadan girotutako abenturazko filmean. Percy…

Lady-Macbeth-Estreinaldiak-Apirilak-28-Zinea

Estreinaldiak: Apirilak 28

Lady Macbeth Iazko Donostia Zinemaldian FIPRESCI saria eskuratu zuen William Oldroyd en filmak. 1865eko Ingalaterran girotuta dago. Florence Pughek antzeztu du Katherinen papera. Adina bikoizten dion gizon batekin ezkonduko du aitak, eta senarraren eta haren aita Boris handi-mandiaren menpe geratuko…