Filmak euskaraz

Bideoaldia-Larrotxene-Zinea-Slide-02

Ekainaren 30ean egingo dute XXIX. Bideoaldia

Larrotxene Bideok 2016-2017 ikasturtean egindako lanen emanaldia antolatu du ekainaren 30ean, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gidoigintza, ekoizpena, soinua eta irudia, zuzendaritza eta beste hainbat alor landu dituzte ikasleek, eta egindako praktiketatik eratorritako emaitzak izango dira ikusgai emanaldian. 00

Errementari-Cliff-de-Hory-Blogak-Slide

‘Errementari’, euskarazko beste film bat baino askoz gehiago

Bilboko Fant Zinemaldi Fantastikoan aurkeztu zuten Errementari, Paul Urkijoren lehendabiziko film luzea. Aurrekari onak zeuden. Pare bat hilabete lehenago, Berlinalen, Alex de la Iglesiak filmaren ekoizpenean parte hartuko zuela iragarri zuen. Gerotxoago, soka horretatik etorri zen, baita ere, Filmax International-ek…

Gidoi-ingurua-Zinea

Ekainaren 27an egingo dute VI. Gidoi Ingurua

Gidoien idazketarako laguntza jaso duten proiektuak haiek ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean aurkezteko, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen elkarteak antolatuta, VI. Gidoi Ingurua saioa egingo dute ekainaren 27an, asteartean, Donostiako PIA eraikinean (Zuatzun). 00

Nafarroa-Zinema-Laguntza-Zinea-Slide

Nafarroako Gobernuak film luzeen ekoizpenerako laguntza deialdia kaleratu du

Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdia kaleratu du. Fikzioak, animazioak zein dokumentalak aurkez daitezke deialdira, 60 minutu baino gehiago iraun behar dute, eta emanaldi komertzialak egitea izan behar dute…

Hileta-Kimuak-Zinea-02

Iazko Kimuak katalogoko filmak eskainiko dituzte gaur Edinburgon

Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako zinema Erresuma Batuan, eta bereziki Eskozian, zabaltzea helburu duen CinemaAttic plataformaren bidez, 2016ko Kimuak katalogoan ikusgai izan ziren zazpi laburrak eskainiko dituzte gaur, ekainak 16, Edinburgon. Atzo, halaber, animazioari eskainitako saioa egin zuten. 00

Benito-Ansola-Sariak-Zinea

Benito Ansola beka-deialdia luzatu dute

Benito Ansola beka-deialdira lanak aurkezteko epea joan zen apirilean zabaldu zuten, eta lehen unean, lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango zela zehaztu bazuten ere, epea hilabetez luzatzea erabaki du orain Euskaltzaleen Topaguneak, uztailaren 2ra arte. Irabazleak 3.000 euroko saria…

Zineuskadi-Hiru-Film-Udazkena-Zinea

Zineuskadik hiru film euskaraz estreinatuko ditu udazkenean

Zineuskadi elkarteak uda igaro ostean, irailaren 22tik aurrera, zinemetara helduko diren nazioarteko filmetako hiru euskaraz estreinatuko dituela iragarri du. Urtea amaitu aurretik beste hainbat film ere bikoizteko asmoa dute, baina oraindik ez dute zeintzuk izango diren erabaki. 00

Begibistan-2017-Zinea-Kartela-02

Begibistan 2017 jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Nerbioi eskualdeko film laburren jaialdia da Begibistan, lau urteko etenaldiaren ostean, iaz berriz ere martxan jarri zutena. Bada, 2017ko edizioa urriaren 4tik 8ra egingo duten arren, lanak aurkezteko epea zabaldu berri dutela iragarri dute antolatzaileek. 2016an eta 2017an egindako film…