Industria

Gidoi-ingurua-Zinea

Ekainaren 27an egingo dute VI. Gidoi Ingurua

Gidoien idazketarako laguntza jaso duten proiektuak haiek ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean aurkezteko, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen elkarteak antolatuta, VI. Gidoi Ingurua saioa egingo dute ekainaren 27an, asteartean, Donostiako PIA eraikinean (Zuatzun). 00

Nafarroa-Zinema-Laguntza-Zinea-Slide

Nafarroako Gobernuak film luzeen ekoizpenerako laguntza deialdia kaleratu du

Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdia kaleratu du. Fikzioak, animazioak zein dokumentalak aurkez daitezke deialdira, 60 minutu baino gehiago iraun behar dute, eta emanaldi komertzialak egitea izan behar dute…

Hitchcock-Erakusketa-San-Telmo-Zinea

Hitchcocki buruzko erakusketa, urrira arte San Telmon

Madrilgo Espacio Fundación Telefónican hainbat hilabete egin ostean, Pablo Llorca Zinemaren Historiako eta Argazkigintzaren Historiako irakasleak komisariatutako Hitchcock, suspentsetik haratago erakusketa Donostiako San Telmo Museora heldu da. Urriaren 1era arte, zinegile britainiar ezagunaren fotograma handituak, ikus-entzunezkoak, storyboardak eta beste hainbat…

Benito-Ansola-Sariak-Zinea

Benito Ansola beka-deialdia luzatu dute

Benito Ansola beka-deialdira lanak aurkezteko epea joan zen apirilean zabaldu zuten, eta lehen unean, lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango zela zehaztu bazuten ere, epea hilabetez luzatzea erabaki du orain Euskaltzaleen Topaguneak, uztailaren 2ra arte. Irabazleak 3.000 euroko saria…

Beldurrezko-Zinemaren-Astea-28-Zinea-02

María José Cantudo, Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelean

María José Cantudo aktore eta ekoizle andaluziarra da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteko karteleko protagonista. Gaur bertan egin dute irudiaren eta jaialdiaren edizio berriaren aurkezpena, eta bertan izan dira Josemi Beltran jaialdiko zuzendaria eta Cantudo bera. Pedro Usabiagak egindako…

Kimuak-2017-Zinea-01

Aditzera eman dituzte 2017ko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi lanak

Zinegile konsagratuak zein Kimuak deialdian aurrenekoz egongo diren profesionalen lanak uztartuko ditu aurtengo Kimuak katalogoak. Atzo bertan, ekainak 12, egin zuten aukeraketa, eta animaziozko lanak, dokumentalak eta fikzioak hautatu ditu epaimahaiak, ahalik eta eskaintza zabal eta ezberdinena osatzeko. Tartean dira…

Donosskino-Jaialdia-Zinea-02

Donosskino jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute

Aste hasieran aurreratu genizuen bezala, Donostiak film laburrei eskainitako jaialdia izango du aurrerantzean. Donosskino du izena, eta Kristonkino kolektiboaren ekimenez sortu da. Lehen edizioa uztailaren 6tik 8ra egingo dute, eta orotara 1.200 film labur aurkeztu dira jaialdira. Emanaldiak Egia auzoko…

Aundiya-Zinea-Laguntzak-Jaurlaritza-01

Jaurlaritzak zinemarako laguntzen egitura berria aurkeztu du

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eta Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendariak agerraldia egin dute gaur Tabakaleran, zinemaren sektoreko profesionalen eta kazetarien aurrean. Eusko Jaurlaritzak zinemagintzarako diru-laguntzen egitura berria aurkeztu du, eta aurrekontua % 35…

Europa-Transit-Poster-Zinea-03

‘Europa Transit’ bilduma Filmazpit katalogoan eskuragai

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak egindako egitasmoen artean, hamar dokumentalez osatutako Europa Transit bilduma aurkeztu zuen iaz ordezkaritza ibiltariak. Gatazken lekuko izan diren edo oraindik badiren Europako hamar hiritan errodatutako lanak, aurrerantzean, Filmazpit katalogoan izango dira, emanaldiak antolatu nahi dituen…