Maria Elorza

Irudia-sutan-Maria-Elorza-Zinea

IX. mina: Irudiak sutan

Produktu ekologiko, biologiko, eco-firendly, bio-responsible eta antzekoen garaian, harritzekoa da irudien gainprodukzioaren aurrean gizarte hausnarketarik ez egotea. Gobernuak eskoletan eta komunikabideetan birziklatzearen aldeko kanpainak egiten dituen garai honetan, zergatik ez dago irudien jario nahasiaren inguruan hausnartzeko planik? Irudien jasangarritasunaz arduratzea…

zineminak_manikiaren-erronka

VIII. mina: Deleuze, zine modernoa eta manikiaren erronka

1985ean Deleuzek zinema modernoaren iritsierarekin irudi mota berri bat azaldu zela zioen: denbora-irudia. Zinema berri honetan mugimenduaren aberrazioa protagonista da eta denbora mugimenduaren menpekotasunetik askatu egin da. Deleuzen garaian irudiaren iraultza ez ezik, pentsamenduaren kategoria berri baten sortzea ere suposatu…

eadward_muybridge-maria-elorza-zinea-eus-02

VII. mina: Eadward Muybridge

Hamaika filmetan irudikatuta ikusi badugu ere, jada ezinezkoa izango zaigu XIX. mendearen amaiera baino lehen mundua nola mugitzen zen jakitea. Aztarnak besterik ezin ditugu topatu, zinematografoaren aitzindarien lanen artean. Eadward Muybridgek (1830-1904) atera zituen ehunka akzio-argazki serieetan, adibidez, obturatzailearen eta…

haurtzaro-beltza-maria-elorza-zinea-eus

V. mina: Haurtzaro beltza

Pantaila beltza ez da nolanahiko irudia zineman: lengoaia zinematografikoan baditu bere leku espezifiko eta ezarriak; filmaren hasiera eta amaiera adierazten ditu, adibidez, pertsonaiaren heriotza edo lo hartzea, efektu espresibo ohikoa ere bada, eta abar, eta abar. Baina pantaila beltza beste…

irudiek-begiratzen-maria-elorza-zinea-eus

IV. mina: Irudiek begiratzen gintuztenekoa

Irudiek begiratzen gaituztenaren ideiak berezko ibilbide bat du bai filosofikoki, eta baita zentzu poetiko batean ere.* Tradizio honetan sar genezake irudia pentsamendurako espazio gisa ulertzea, irudia aurrean dugun “bestea” bezala antzematea, edota erretratuen begiraden misterioaren inguruko literatura anitza. Literalki hartuta…

Urte-Berdeak-Maria-Elorza-Zinea-01

III. mina: Urte berdeak, Peter Pan, Teresa Villaverde

2016ko maiatzean Teresa Villaverdek Tabakalera bisitatu zuen, kultura zentroak bere lau film proiektatzen zituela eta. Bertan egindako elkarrizketan bere zinemaren hastapenez hitz egin zuen: zinemagile izateko erabakiaz, adibidez. “Zera esaten nion neure buruari: ‘25 urte bete baino lehen film bat…

Maria-Elorza-Zinea.eus-Ipurtargiaren-mina

II. mina: Pasolini, ipurtargiak, Léos Carax

1975. urtean, Pasolinik Il vuoto del potere in Italia artikulua idatzi zuen, italiarren iruditegian ipurtargien artikulua bezala kokatuko zena. Bertan, aldaketa baten berri ematen zuen: “kontsumoaren boterea italiarren kontzientzia berregiten eta desitxuratzen ikusi dut ‘neure zentzumenekin’, atzerakorik ez duen degradazio batera…

Maria-Callas-Maria-Elorza-Zinea.eus

I. mina: Maria Callas

1969. urtean, Pier Paolo Pasolinik Medea tragedia klasikoaren moldaketa zinematografikoa egin zuen. Protagonistatzat pertsonaia hainbat aldiz antzeztu zuen Maria Callas abeslaria aukeratu zuen. Cherubiniren operatik guztiz urrun, Pasolinik ez zuen behin ere Maria abesten jarri bere filmean. Aitzitik, lengoaia zinematografiko…