Motzean

Aterabidetik-Gernika-Kartela-Zinea-02

‘Aterabidetik’ dokumentala eskaintzeko bira egingo dute

Dispertsio politikak gernikarrengan eragiten dituen errealitateak islatu nahi ditu Sare Gernika-Lumok ekoitzitako Aterabidetik dokumentalak, eta lana eskaintzeko bira egingo dute datozen asteetan. Besteak beste, Gernika, Donostia eta Ondarroan izango da ikusgai. 00

zinequiz

#Zinequiz lehiaketa antolatu du EZAEk bigarrenez udararako

#Zinequiz abian da, euskal eta europar zinema sustatzeko helburuz, Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak antolatutako egitasmoa. Uztaila eta abuztua bitarte, zozketa eta erronka ezberdinak burutuko ditu EZAEk bere sare sozialetan, Facebook eta Twitter alegia, bere jarraitzaileek astero zinemarako bi sarrera bikoitz…

PelotaII-Zinea-Aurkezpena-02

‘Pelota II’ dokumentala aurkezteko bira txikia egingo dute datozen egunetan

Olatz González Abrisketaren eta Jorgen Lethen Pelota II dokumentala aurkezteko saioak egingo dituzte datozen egunetan Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Logroñon. Lana iazko Donostia Zinemaldian estreinatu zuten, eta Lethek berak 1983an aurkeztu zuen Pelota filma du oinarrian, oraingoan pilotak aukeratzeko prozesuan…

AntiBasque-Los-Angeles-Film-Awards-Zinea

‘AntiBasque’ lanak film esperimental onenaren saria jaso du Los Angelesen

Karlos Alastrueyren AntiBasque filmak gazteen artean memoria historikoa berreskuratzeak duen garrantzia aldarrikatzen du, eta horretarako fikziozko elementuak eta dokumentala uztartzen ditu. Abel Azkona artistak, eta Lide Martínez-Abaigar eta Lucia Nieto aktoreek, besteak beste, osatutako lanak Los Angeles Film Awards sarietan film…

Basquezinema-2017-01

Zure proiektua Basquezinema aldizkarian argitaratu nahi duzu?

EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak ekoizpen prozesuan dauden edota urte horretan estreinatu diren euskal filmen liburuxka osatzen du urtero, Basquezinema. 2017ko edizioa prestatzen hasi dira, eta proiektuen izenak eta egoera bidaltzeko epea maiatzaren 8an itxiko dute. +10

Maider-Oleaga-Ikastaroa-Montehermoso-Zinea

Maider Oleagak fantasia-zinemaren inguruko ikastaroa eskainiko du Gasteizen

Ekainaren 7an, 14an eta 21ean Errealitatearen tolesturak, zinema garaikidearen fantasiazko joerak ikastaroa eskainiko du Maider Oleaga zinegileak Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Zinema garaikidearen baitan, joera bat erakusten duten lanen arteko bideak identifikatzen ikasiko dute ikasleek, eta izen-ematea zabalik da jada. 00