Slide

Estreinaldiak-Maudie-Slide

Estreinaldiak: Ekainak 23

Maudie Maud Lewis margolari kanadiarraren bizitza pantailaratzen du pasarte erreal batean oinarritutako film honek. Bereziki itogarria den familia-etxetik alde egitea erabakitzen duen unetik, Everett Lewis maitalea ezagutu eta bere bizitzak 180ºko aldaketa emango duen arte. Izan ere, Eskozia Berriko herri…

slide

Donostia Saria jasoko du Ricardo Darin aktoreak

Ricardo Darinek (Buenos  Aires, 1957) jasoko du  65.Donostia Zinemaldiko Donostia Saria datorren irailaren 26an, bere ibilbide mamitsu eta  arrakastatsuari aitorpen gisa.  Santiago Mitre zuzendariaren ‘La Cordillera’ filma aurkeztuko du argentinarrak jaialdian, eta aurkezpen horren esparruan egingo diote errekonozimendua. Istorioa Txilen…

Zineleku-Irakasleak-Slide

Ezagutu Zineleku udalekuetan izango dituzun irakasleak!

Hilabete inguru falta da Zineleku 2017 udalekuak hasteko, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo baitute egonaldia Gasteizen, eta izena emateko epea zabalik da oraindik, hil amaierara arte. Bien bitartean, udalekuetan eskainiko dituzten ikastaroak eta bertan izango diren irakasle eta gonbidatuak konfirmatu…

Bideoaldia-Larrotxene-Zinea-Slide-02

Ekainaren 30ean egingo dute XXIX. Bideoaldia

Larrotxene Bideok 2016-2017 ikasturtean egindako lanen emanaldia antolatu du ekainaren 30ean, 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gidoigintza, ekoizpena, soinua eta irudia, zuzendaritza eta beste hainbat alor landu dituzte ikasleek, eta egindako praktiketatik eratorritako emaitzak izango dira ikusgai emanaldian. 00

Errementari-Cliff-de-Hory-Blogak-Slide

‘Errementari’, euskarazko beste film bat baino askoz gehiago

Bilboko Fant Zinemaldi Fantastikoan aurkeztu zuten Errementari, Paul Urkijoren lehendabiziko film luzea. Aurrekari onak zeuden. Pare bat hilabete lehenago, Berlinalen, Alex de la Iglesiak filmaren ekoizpenean parte hartuko zuela iragarri zuen. Gerotxoago, soka horretatik etorri zen, baita ere, Filmax International-ek…

Nafarroa-Zinema-Laguntza-Zinea-Slide

Nafarroako Gobernuak film luzeen ekoizpenerako laguntza deialdia kaleratu du

Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Generazinema Film Luzeak: 2017an eta 2018an film luzeak produzitzeko diru-laguntzen deialdia kaleratu du. Fikzioak, animazioak zein dokumentalak aurkez daitezke deialdira, 60 minutu baino gehiago iraun behar dute, eta emanaldi komertzialak egitea izan behar dute…

Hileta-Kimuak-Zinea-02

Iazko Kimuak katalogoko filmak eskainiko dituzte gaur Edinburgon

Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako zinema Erresuma Batuan, eta bereziki Eskozian, zabaltzea helburu duen CinemaAttic plataformaren bidez, 2016ko Kimuak katalogoan ikusgai izan ziren zazpi laburrak eskainiko dituzte gaur, ekainak 16, Edinburgon. Atzo, halaber, animazioari eskainitako saioa egin zuten. 00

Cartas-da-gerra-Zinea-Estreinaldiak-02

Estreinaldiak: Ekainak 16

Cartas da guerra (Cartas de la guerra) Ivo Ferreira portugaldarraren opera prima iazko Berlingo jaialdian lehiatu zen, Sail Ofizialean, eta António Lobo Antunes idazle ezagunaren eleberrian du oinarria. 1971 eta 1973 urteen artean, Angola Portugalen menpeko kolonia zen garaian, bertara…

Paradise-Zinea-Kritika-01

Kritika: ‘Ray’ (‘Paradise’)

Zuzendaria: Andrei Konchalovsky Urtea: 2016 Herrialdea: Errusia Demagun gure ekintzek beti ondorio bat sorrarazten dutela; akzio erreakzioaren legea, Newton. Esan dezagun mundua hondoratzen ari dela, haustura bat jasaten ari dela. Ezagutzen dugunak ez duela dagoeneko baliorik, egunerokotasunak zentzua galtzen duela, ongiaren eta gaizkiaren…

Kimuak-2017-Zinea-01

Aditzera eman dituzte 2017ko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi lanak

Zinegile konsagratuak zein Kimuak deialdian aurrenekoz egongo diren profesionalen lanak uztartuko ditu aurtengo Kimuak katalogoak. Atzo bertan, ekainak 12, egin zuten aukeraketa, eta animaziozko lanak, dokumentalak eta fikzioak hautatu ditu epaimahaiak, ahalik eta eskaintza zabal eta ezberdinena osatzeko. Tartean dira…