Iruñeak hartuko du ‘Negu Hurbilak’ filmaren aurrestreinaldia, otsailaren 22an

Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea Begin Again banatzailearen eskutik iritsiko da ostiralean, hilaren 23an, Hego Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko zinema-aretoetara. Hori baino lehenago, hilaren 22an, aurrestreinaldi ekitaldi berezia egingo dute Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan.

By |2024-02-22T09:38:41+02:0019 otsaila, 2024|

Iruñean estreinatuko da ‘918 gau’ dokumentala, martxoaren 10ean

Arantza Santestebanen 918 gau filma pantaila handian ikusteko aukera izango da ostiraletik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan. Ostegunean, aldiz, Golem Baionan egingo dute aurrestreinaldia, eta zinemagileak aurkeztuko du, gonbidatu berezien parte hartzearekin. Hilaren 11n ere, solasaldia egongo da.

By |2023-03-08T12:26:03+02:008 martxoa, 2023|

‘Zure platerean hasten da mundua’ lanaren aurrestreinaldia, Hernanin

On Produkzioak ekoiztetxea eta Landarlan Ingurumen Elkarteak elkarlanean prestatutako Zure platerean hasten da mundua ikus-entzunezkoaren aurrestreinaldia egingo dute bihar, maiatzak 19, Hernanin. Orona eraikuntzan izango da emanaldia, 19:30ean, eta kontsumo elkarteak, kooperatibak, ekoizleak, sukaldariak, elkarte ekologistak eta beste hainbat gonbidatu elkartuko dira bertan.

By |2022-05-18T10:47:08+02:0018 maiatza, 2022|
Go to Top