‘Errementari’ filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria

Paul Urkijoren Errementari opera primak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria jaso du. Gaur bertan amaituko da jaialdiaren 28. edizioa, eta irabazleen artean, film labur onenaren epaimahaiaren saria jaso duen The Distant Sea (Nic Wessell) eta film luze onenaren Blogos de Oro saria eskuratu duen The Endless (Justin H. Benson) ageri dira.

By |2017-11-08T14:55:55+02:003 azaroa, 2017|

María José Cantudo, Beldurrezko Zinemaren Asteko kartelean

María José Cantudo aktore eta ekoizle andaluziarra da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteko karteleko protagonista. Gaur bertan egin dute irudiaren eta jaialdiaren edizio berriaren aurkezpena, eta bertan izan dira Josemi Beltran jaialdiko zuzendaria eta Cantudo bera. Pedro Usabiagak egindako argazkiarekin osatutako kartela erakutsi dute, eta andaluziarra oso pozik azaldu da kolaborazioarekin.

By |2017-06-22T12:06:17+02:0014 ekaina, 2017|

‘Train to Busan’ eta ‘All In’, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteko garaile nagusiak

Gaur iluntzean amaituko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Astea, eta sari banaketa ekitaldiaren aurretik, aurtengo palmaresa aditzera eman dute. Ikusleen sari nagusiak Train to Busan  (Yeon Sang-ho, 2016) hego korearrarentzat eta All In (Øystein Moe eta Line Klungseth Johansen, 2015) norbegiarrarentzat izan dira, film luze eta labur onenen kategorietan, hurrenez hurren.

By |2019-05-20T16:14:29+02:004 azaroa, 2016|

Bi euskal film lehiatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

27. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra luzatuko da, eta sekula baino egitarau zabalagoa izango du, emanaldietatik haratago. Gainera, bi euskal film lehiatuko dira sail ofizialean: Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal eta Roberto San Sebastiánen La noche del virgen.

By |2016-10-31T16:49:01+02:0020 urria, 2016|

Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Fanzineen Gerra berpiztu du

Tabakalerako Ubik Sorkuntza Liburutegiko Autoedizio Txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Asteak Fanzineen Gerra izeneko lehiaketa antolatuko du berriro. Gehienez ere hamar taldek hartuko dute parte, eta urriaren 29tik azaroaren 4ra osatu beharko dute fanzinea, ondoren, ikusleek sariduna nor den hautatu dezaten.

By |2016-10-18T15:41:03+02:003 urria, 2016|
Go to Top