Tag: Film Laburrak

Sopela-Kosta-Fest-Zinea-02

Sopela Kosta Fest jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Surfaren inguruan eraikitako jaialdia da Sopela Kosta Fest, eta laugarren edizioa irailaren 21etik 24ra egingo dute. Kirola, musika, ingurumena eta baita zinema ere, bilduko ditu ekimenak, eta bertan eskainiko dituzten film laburrak aukeratzeko deialdia zabaldu berri dute, irailaren 3ra arte….

Kimuak-2017-Zinea-01

Aditzera eman dituzte 2017ko Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi lanak

Zinegile konsagratuak zein Kimuak deialdian aurrenekoz egongo diren profesionalen lanak uztartuko ditu aurtengo Kimuak katalogoak. Atzo bertan, ekainak 12, egin zuten aukeraketa, eta animaziozko lanak, dokumentalak eta fikzioak hautatu ditu epaimahaiak, ahalik eta eskaintza zabal eta ezberdinena osatzeko. Tartean dira…

Donosskino-Jaialdia-Zinea-02

Donosskino jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute

Aste hasieran aurreratu genizuen bezala, Donostiak film laburrei eskainitako jaialdia izango du aurrerantzean. Donosskino du izena, eta Kristonkino kolektiboaren ekimenez sortu da. Lehen edizioa uztailaren 6tik 8ra egingo dute, eta orotara 1.200 film labur aurkeztu dira jaialdira. Emanaldiak Egia auzoko…

Begibistan-2017-Zinea-Kartela-02

Begibistan 2017 jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik!

Nerbioi eskualdeko film laburren jaialdia da Begibistan, lau urteko etenaldiaren ostean, iaz berriz ere martxan jarri zutena. Bada, 2017ko edizioa urriaren 4tik 8ra egingo duten arren, lanak aurkezteko epea zabaldu berri dutela iragarri dute antolatzaileek. 2016an eta 2017an egindako film…

Donosskino-Mostra-zinea-03

Donosskino, film laburrei eskainitako Donostiako mostra berria

Kristonkino kolektiboaren ekimenez, film laburrei merezi duten ikusgarritasuna emateko mostra ibiltariaren lehen edizioa egingo dute aurtengo udan Donostian. Donosskino ez da jaialdi lehiakorra izango, zinema pasioz bizi duten ikusle eta sortzaileen arteko topagunea baizik, eta hiriko hainbat guneri erabilera berria…

HUHEZINEMA-10-Zinea-02

HUHEZINEMA: Ikasle eta profesionalen topagune, hamargarrenez

Martxoaren 29tik 31ra egingo dute HUHEZINEMA jaialdiaren 10. edizioa. Hezkuntza proiektu esperimental gisa abiatu zuten, eta hamar urte geroago, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu da. Ikus-entzunezko ikasleen eta industrian diharduten profesionalen topagunea ere bada, eta…

Kimuak-Oinarriak-01-1

Gaur zabaldu dute 2017ko Kimuak deialdia

Urteko euskal film laburren ekoizpenaren lagin esanguratsu bat nazioarteko zinema jaialdietan zabaltzeko helburua duen Kimuak egitasmoaren edizio berrira proiektuak aurkezteko deialdia gaur, martxoak 1, zabaldu dute. Egileek EAEn erroldatuta egon behar dute, eta aurkeztutako lanak 2016ko ekainaren 1etik aurrerakoak izan…

laburrean-zinea-eus

Laburrean 2017, III. Film labur topaketa Sopelan

Bihar, urtarrilak 13, ostirala, lau film laburrez gozatzeko aukera izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan hasita. Film laburren ostean, mahai-ingurua ere egongo da zenbait gonbidaturekin. Emanaldia doan da gonbidapen bidez, eta gonbidapenak Kurtzion jaso behar dira.  +10