Fas Zineklubak ZINEBIrekin duen lankidetzari eutsiko dio, azaroan

Pierre-Henri Gibertek zuzendutako Viva Vardá! dokumentala pantailaratuko dute hilaren 14ko saio berezian, eta Nerea Torrijosen Influencer film laburra ere egongo da ikusgai. Ohiko egitarauan, Iratxe Fresnedaren Tetuán ez-fikziozko lana, eta Itsaso Aranaren Las chicas están bién opera prima eskainiko dituzte.

By |2023-11-02T14:32:11+02:002 azaroa, 2023|

‘TETUÁN’: Denok gara hangoak eta hemengoak

Zuzendaria: Iratxe Fresneda Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Iratxe Fresneda irakasle, ikerlari eta zuzendariak bere erregistroaren trilogiaren borobiltzea aurkeztu zuen Bilboko 64.ZINEBI jaialdian, Irrintziaren oihartzunak eta Lurralde hotzak-en osagarri den Tetuán dokumentalarekin, eta hala, beste hainbat ezaugarri eta lurralde komunen artean, foku jeneralistaren idatzietatik aparte geratzen diren istorioen arrastoa pantailaratzea lortu du egile bizkaitarrak. Tetuán-en bitartez migrazioen inguruko hausnarketa irmo eta boteretsua eraikitzen

By |2023-10-02T15:41:10+02:0024 iraila, 2023|

Filmografiak III: MIRENTXU LOYARTE

2023an, ikus-entzunezko atal berri bat inauguratu dugu ZINEA atarian. Euskal Herriko zinema zuzendarien filmografiak errepasatzeko asmoz, bideo sorta osatzen joango gara FILMOGRAFIAK izenburupean. Izan zirelako gara eta, noski, garelako izango dira. Doakie, beraz, gure begirunea. Euskarazko zinemagintzaren izen handi bezain ahaztua dugu Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938). Bi film baino ez ditu zuzendu -Irrintzi (1978) eta Emakumeak (1981. Ikuska 12)-, baina utzitako ondareak ez du etenik.

By |2023-05-08T09:09:42+02:008 maiatza, 2023|

‘Tetuán Kanpoaldea/Barrualdea-eguna’ erakusketa, Donostian

Iratxe Fresneda zinemagile bizkaitarrak Tetuán (2022) filma aurkeztuko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldian, eta proiektuaren harira, “munduko pertsonen mugimenduari lotutako aurpegiak eta paisaiak bilatzea” abiapuntu duen erakusketa hartuko du hiriko Liburutegi Nagusiak apirilaren 20tik maiatzaren 6ra bitartean.

By |2023-04-12T14:01:45+02:0012 apirila, 2023|
Go to Top