Ikusmira Berriak programak 2017 urteko proiektuak hautatu ditu

Donostia Zinemaldiak aditzera eman ditu Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioak hartuko dituen bost zinemagileren lau proposamenak, Maider Fernandez Iriarte zuzendari donostiarraren proiektua tartean. Berrikuntza eta hizkuntza berrien alde egiten duten ikus-entzunezko talentu zein industrien inplikazioa bilatu eta, bide batez, saritu nahi izan du horrela Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiaren lankidetzaz jaiotako ekimenak. Errealizadore hautatuek sei asteko egonaldia egingo dute Donostian, abuztuaren 21etik aurrera. Lehen lau asteetan,