Filmax International arduratuko da ‘Errementari’ filmaren banaketaz

Otsailean Berlinale jaialdian Alex de la Iglesia zinegile bilbotarrarekin egin bezala, egunotan Cannesen ospatzen ari diren festibal entzutetsuan Filmax International banatzailea erakartzea lortu du Paul Urkijoren Errementari opera primak. Kinoskopik, Pokeepsie Film, Nadie es Perfecto PC, Gariza Films, Euskaltel eta The Project Film Club eragileen artean altxa dute proiektua.