‘Zumiriki’ eta ‘Another Day of Life’ filmak Grezian ari dira lehiatzen

Hitzordua atzeratzea adostu zuten COVID-19 birusaren hedapena zela eta, ondorioz, martxoaren 5etik 15era bitartean ospatzekoa zen Thessaloniki Documentary Festival jaialdia maiatzaren 19tik 28ra arte ari dira egiten. Nazioarteko dokumental onenak biltzen dituen jaialdiko 22.edizioan badira euskal ekoizpenak ere: Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) filma Newcomers Competition sailean lehiatuko da, Raul de la Fuente eta Damian Nenowren Another Day of Life (2018), aldiz, animaziozko lanei eskainitako Animated

By |2020-05-21T09:41:35+02:0021 maiatza, 2020|

Euskal ekoizpenak Fugaz 2020 sarien hautagaien artean

David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren Un coche cualquiera (Amania Films) film laburrak Cortoespañak antolatutako Fugaz 2020 sarietarako bi hautagaitza lortu ditu: film labur onena eta efektu bisual onenarena (Jon Serrano y Mariano García). Bestalde, Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno lana film labur dokumental onena izateko hautagaia da, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta moriartitarren La trinchera infinita film luzeen kategorian lehiatuko dira.

By |2020-05-08T14:15:05+02:009 maiatza, 2020|

Bideotik 2020: errealitatea narratiba berrietatik aztertuz

Ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jartzeko asmoz, bideoaren bidez gure gizartea erregistratzeko eta irudikatzeko modu berriak aldarrikatuz sortu zen 2015ean Bideotik programa eta urtez urte eboluzionatzen joan da. Antolatzaileek esan bezala, “helburua ikus-entzunezko sormen, arte eta kultura sorkuntza bistaratzea da, kultura eta gizarte mailan sortzeko, gogoeta egiteko eta eraldatzeko tresna bezala, mugitzen diren irudien eta arte digitalaren bitartez hizkuntza berriak erabiltzea sustatuz. Orobat, ikusleen eta sortzaile

By |2020-04-03T10:42:30+02:0019 martxoa, 2020|
Go to Top