NOR GARA

Zinea.eus zinemazale euskaldun lantalde batek osatzen du. Webzinea, agerkari digitala, komunitate birtuala… asko dira gure asmoak biltzeko erabil daitezkeen terminoak, baina esaldi oso bat behar da gure nahia adierazteko: euskal ikus-entzunezkoen eta zinemazaleen bilgunea izatea da gure proposamena. Aretozainaren lana gorde dugu guretzat, gunea antolatu eta eskuargia han-hemenka erabili, inork ez dezan estropezurik egin.

Euskaraz, Euskal Herrian, baina baita atzerrian ere egindako lanak pantailaratuko ditugu zurea ere baden areto honetan. Baina gogoratu: egileen, produktuen eta ikusleen bilgune gisa informazioa trukatzeko ataria da honakoa.  Eta jakingarrien jarioa norabide anitzekoa izan dadin nahi dugu, gugandik zuengana eta zuengandik gugana.

Horregatik, euskal zinezaleen interesekoa izan daitekeen informazioa baduzue (hala nola, emanaldiak, jaialdiak, estreinaldiak, lehiaketak, ikastaroak, diru-laguntza deialdiak…) jarri gurekin harremanetan eta sartu txartelik ordaindu gabe!

Harremanetarako: 

  • Telefonoa: (+0034) 943 504 206
  • Helbidea: Portuetxe 53A, 108. bulegoa. 20018 Donostia
  • Helbide elektronikoa: info@zinea.eus

Twitter_zinea