movie_ticket

Zinea.eus atarian kritikak egingo dituen laguna topatzeko deialdia abian jarri genuen iragan martxoan. 

Hilaren amaiera arteko epea zegoen kritikak bidaltzeko. Lehiaketa planteatu genuen unean, balorazioa bi irizpideren arabera egitea erabaki genuen: batetik, kritika bakoitzak jasotako “Atsegin dut” eta “Ez dut atsegin” kopuruaren arabera, bost puntu arteko balorazioa emango zitzaion; bestetik, hiru lagunek osatutako epaimahaiak beste bosna puntu eskainiko zituen.

Prozesuan, ordea, “Atsegin dut” horiak zirela eta, gorabehera larriak izan genituen, bai guk sumatuta eta bai parte hartzaileek sare sozialetan aipatuta. Hori dela eta, kritikarien lana bakarrik baloratzea erabaki genuen.

Hala, jasotako lan guztiak bildu eta ikus-entzunezkoen alorreko hiru profesionali helarazi genizkien. Hiru persona horiek, hain zuzen, Oihana Maritorena aktorea, Juan G. Andrés kultur kazetaria eta Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari ohia eta produktorea dira. Gure eskerrik beroena beraiei. Beren izen-abizenak isilean gorde ditugu, inork haiengana jo ez zezan.

Puntuazio guztiak batuta, goian esan bezala, Uxue Arzelus izango da urtebetez gure atariko kritikaria. Zorionak! 

Ondorengo hau da puntuazioen taula, epaimahaikide bakoitzak emandakoa:

A B C Batura
A escondidasAmaia Garcia 2 2 1,5 5,5
NegociadorBeñat Doxandabaratz 3 4 3 10
80 eguneanJon Martin Alberdi 4 2,5 4,25 10,75
Loreak – Ainara Menoyo 2 3 3,5 8,5
Kalabaza TripontziaUxue Arzelus 3 3,5 4,75 11,25
Los amantesMikel Zumeta 3 4 4 11
Ataun of the DeadSanti Leoné 4 3 3,75 10,75
Aupa Etxebeste!Peio Lopez 4 3 3,25 10,25
NegociadorNerea Soto 3 3 2 8
LoreakGaizka Izagirren 3 3,5 4,5 11

Beraz, Uxue Arzelus arduratuko da maiatzean hasi eta urtebetez zinema karteldegian estreinatzen diren filmen kritikak egin eta gure atarian argitaratzeaz, astean behingo martxan.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu lehiaketan parte hartu duzuen guztiei. Baita zuen botoa asmo onez eman duzuen guztioi ere. Espero dugu Arzelusen kritikak gustuz irakurriko dituzuela. Eta datorren urteko deialdian berriz ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Modu berean, kritikak egin nahi badituzue, ongi etorriak izango dira zinemaz jarduteko denon artean osatzen ari garen webgune honetara.