Xuban Intxausti (Donostia, 1980). Euskal Herriaren eta Bartzelonaren artean bizi da egun, eta azken urteetan giza eskubideak, kultura eta ikus-entzunezkoak uztartu ditu bere lanetan. 2016an DSS2016ko Europa Transit proiektuan parte hartu du, zuzendari gisa. 

Europa Transit gerra edo gatazken lekuko izan diren edo oraindik badiren Europako hamar hiritara izan da 2016an zehar, eta gune bakoitzean dokumental bana ekoitzi dute. Enbaxada ibiltariak Ceuta (Espainia), Belfast (Irlanda), Dresden (Alemania), Wroclaw (Polonia), Sarajevo (Bosnia-Herzegovina), Mosku (Errusia), Pafos (Zipre), Plovdiv (Bulgaria), Pristina (Kosovo) eta Tesalonika (Grezia) bixitatu ditu.

Xuban-Intxausti-zinea-eus

Xuban Intxausti hamar dokumentalen zuzendari lanetan aritu da. Bere hitzetan ez da erraza izan lanak gainjartzen zirelako, nahiz eta egutegi plan bat eduki. Proiektuaren zailtasunak giza eskubideak izan direla dio, konfiantza ezinbestekoa baita halakoetan. Hala ere, hiriburutza direla esateak zailtasunei aurre egiten lagundu die.

Lanaren formatuarekin gustura daude. “Nahiz eta dokumentalen kultura falta den, jendeari ideiak ikus-entzunezkoen bidez errazago iristen zaizkio. Eta jendea sentitzera iristen denean, gizartea eraldatzeko ahalmen handiagoa du”. 

Lanok ETBn izan dira ikusgai Europako Kultur Hiriburutzaren urtean zehar, eta nazioarteko hainbat zinema jaialditan hautatuak ere izan dira. Hamar lanak EITB nahieran zerbitzuan kontsulta daitezke, eta eskuragarri daude hala nahi duten kanal eta plataforma guztientzat.